Bioaniztasunaz lehiaketa

Irudian lehiaketaren kartela

Ingurumen Batzordeak aurtengo argazki eta marrazkien lehiaketan parte hartzera animatzen zaitu.

Aurtengo ikasturteko gaia den BIOANIZTASUNA oinarritzat hartuta, VII. argazki eta marrazki lehiaketa egitea proposatzen dugu. Lehiaketa honen bidez, gure eskualdeko aniztasunaren egoera aurkeztea nahi dugu.

Lehiaketan bi kategoria bereizten dira:

LH (marrazki lehiaketa)

  • Marrazkiak DIN A4 aurkeztu behar dira.
  • Marrazkiaren atzealdean ikaslearen izena, ikastetxea eta maila agertu beharko dira eta turoreari emango zaizkio.

DBH-Batxilergoa-Goi maila (argazki lehiaketa)

  • Formato digitalean, koloreetan edo txuri-beltzean izan daitezke.
  • Aurtengoa eta ikaslea berak ateratako izan behar du.
  • Artxiboaren izenean ikaslearen izena eta maila jarriko dira eta turoreari emango zaizkio.

Anima zaitezte!