Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpaina.
2013an bere ibilbidea hasi zuenetik, ekimen honekin milaka saski banatu dira Nafarroa hegoaldeko produktu bikainekin. Aldi berean, bildutako diruaren % 25 inguru honetan zigortutako euskara laguntzeko erabili da.
Aurtengo Euskarari Puzka kanpainan 3 saski egongo dira salgai:
- Saski Beltza - 60€: Ardo beltz gaztea · Ilarrak · Kardua · Mahats zukua · Oliba-olioa · Orburuak · Patxaran mantekatuak · Pikillo piperrak· Potxak · Teilak · Zainzuriak
- Saski Berdea - 65€: Dilista lehorrak · Oliba olioa · Orburuak · Ozpina · Pasta · Pikillo piperrak · Sagar zukua · Tomate frijitua · Txitxirioak · Txokopipitak · Zainzuriak · Kuia krema
- Saski Gorria - 75€: Ardo beltza (18 hil. barrikan) · Ardi gazta · Ardo txuria · Molineritoak · Oliba olioa · Patxarana · Pikillo piperrak · Polboroiak · Turroia · Zainzuriak
Aurten, saskiekin batera "Euskararen haziak ereiten" egutegi ereingarria eskatu ahal izango da, 10€ gehiago ordainduz.
Esteka honetan , saskiko produktuak ikusi eta azaroaren 12a baino lehen eskaera egin ahal izango duzu. Axular Lizeoa bilketa-gune gisa adieraziz, saskia ikastolan jaso ahal izango duzu. Gogoratu saski bakoitzaren balioaren % 25 euskararen aldeko mugimenduari emango zaiola.
Bideo honetan kanpainaren informazio gehiago izango duzu.
Anima zaitez, merezi du-eta!