Eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna

Eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna

Axular Lizeoaren helburuetako bat ikasle guztien garapen pertsonal egokia eta ongizatea da. Hortaz, gure erronka eskola-jazarpen eta bere ondorio kaltegarriei aurrea hartzea da.

Gaur KiVa saioak egin ditugu etapa guztietan eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBH 2. mailako ikasleek jazarpena pairatu duen gazte baten testigantza jaso dute.

TVEren kamerak ikastolan izan dira albistegian emititu den erreportaje labur hau grabatzearren.