Euskadiko First Lego League maiatzaren 8an

Overclock Axular Taldea

Aurtengo FLL txapelketaren Euskadiko finala Deustun, Donostian eta Arrasaten ospatuko da maiatzaren 8an. 15 taldek parte hartuko dute eta, egoera bereziagatik, ez da publikorik izango.

Overclock Axular taldeak Euskadiko finala lehen aldiz 2009. urtean ospatu zenetik ari da zientzia, teknologia eta robotikako ekimen honetan parte hartzen du.

12 urteotan Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek zuzentzen duten taldak 20 sari baino gehiago lortu ditu Euskadi, Espainia eta nazioarteko txapelketetan, baita Zientzia Azokan eta Teknoskopioan ere, eta FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) antolatzen duen Madrilgo Finde Científico-an hiru aldiz parte hartu du.

Lan eskerga egin dute eta, berriro ere, maila oso altua erakutsiko dutela ziur gaude.

Animo eta aurrera!

Informazio gehiagorako bisitatu Overclock Axular taldearen bloga.