Gero Axular "20 urte Gero-ago"

Gero Axular "20 urte Gero-ago"

2004. urtean, ikastolako guraso talde batek sortutako Gero Axular Dantza Taldeak 20 urte egiten ditu aurten. Urte guzti hauetan izandako ibilbidea erakusteko, hainbat ikuskizun eta emanaldi antolatu dituzte.

Lehenengoa igande honetan, apirilaren 21ean, Tolosako Leidor Antzokian ospatuko da, goizeko 11:30ean. Gero Axular Dantza Taldearen 20. urteurreneko emanaldi berezi hauen estreinaldian, taldekide ohiak eta gaur egungoak batuko dira oholtzan. Ikuskizunaren etekinak Apoyo Dravet elkartearentzat izango dira.

Sarrerak erosteko sakatu hemen .

Ikuskizun honetaz gain, Gero Axular Dantza Taldeak 20. urteurrena ospatzeko antolatu duen beste ekitaldien programazioa ondorengoa da:

  • Maiatzak 2: Balenciaga museoan San Sebastian Moda Festibalaren irekiera ikuskizuna
  • Abuztuak 13: Aste Nagusiko ikuskizuna Konstituzio plazan
  • Urriak 19: Easo Abesbatzarekin batera ikuskizuna Victoria Eugenia antzokian.
  • Abenduak 13: Jantzi erakusketaren aurkezpena eta prentsaurrekoa

Aurrerago ekitaldi hauen informazioa helaraziko dizuegu.