Lehengo ikasturteko esperientzia eta gero, ikastolan bertan gurasoentzat antolatuko dugun euskara ikastarora gonbidatzen zaituztegu.
Ikastaro honen helburua guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea da.
- Iraupena: 60 ordu (urria-maiatza)
 - Erritmoa: 3 ordu astean
 - Tokia: Ikastolan bertan
 - Matrikularen prezioa: 60 €
 - Ordutegia: Taldea osatzeko ondorengo aukerak proposatzen ditugu:
 
| Aukera | Egunak | Ordutegia | 
| A | Astelehen eta asteazkena | 
15:15-16:45 | 
| B | 17:00-18:30 | |
| C | 18:30-20:00 | |
| D | Astearte eta osteguna | 
15:15-16:45 | 
| E | 17:00-18:30 | |
| F | 18:30-20:00 | 
Interesatuok beheko dokumentua inprimatu, bete eta idazkaritzan entregatu behar duzu irailaren 17a baino lehen.