Ikastolako arriskuen prebentzio-planak ezartzen duenez, urtero hustuketa-simulazioa aurrera eramaten dugu. Pasa den ostiralean, sute baten simulazioa egin genuen ikastolan eta aurreikusitaren arabera, ikasle eta langile guztiak zentrotik irten ginen.
Datozen egunotan prebentzio-taldeak emaitzak ebaluatuko ditu eta, beharrezkoa balitz, hustuketa-prozesua egokituko du.