Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

Ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Eguna zela-eta, ostiralean ospakizun berezia egin zen ikastolan. Horretarako, etapa guztietan ekintza bereziak antolatu ziren.

Haur Hezkuntzan horma-irudiak banatu eta ingurumenarekin loturiko ipuin-kontaketak egin ziren. Horma-irudia banatzearekin batera bideo batzuk proiektatu ziren Lehen Hezkuntzako gela guztietan. Lehen hezkuntzako 2. mailan ibilbide ornitologikoak egin ziren Aieteko parketik.

Bigarren Hezkuntzako maila guztietan horma-irudiak ere banatu ziren. DBH 3. mailako ikasleek inguruko parkeetati ibilbide ornitologikoa egitea aurreikusia eta programatuta zegoen arren, eguraldi txarrarengatik astebete atzeratu behar izan zen.