Kilometroak-ek Ford C-MAX zozketatu

Jakingo duzuenez, aurten KILOMETROAK Andoaingo Aita Larramendi ikastolari suertatu zaio antolatzea eta ikastola horrek Ford C-MAX baten zozketan laguntzea proposatu digu.

Hori dela-eta, familion kolaborazioa eskatu dugu 3na txartel igorriz, lagun eta senideen artean salduko dituzuelakoan.

Txartelen salneurria 2 eurokoa da.

Beraz, ekainaren 7rako saldutako txartelen dirua edo saldu gabe geratzen  direnak ikastolara itzultzea eskatu nahi dizuegu familioi. Txartel gehiago nahi izanez gero, idazkaritzan eska ditzakezue.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Ikastolako Lehendakaria