Klima-aldaketa saihesteko konponbideak

Argazkia familia txirrindan

Axular Lizeoko Ingurumen batzordetik, gure koordinatzaileak beste urte batez Donostiako Udaletxeko Ingurumen kontseiluan, Donostialdeko Eskola Agenda 2eko 34 ikastetxeen ordezkaritza duela adierazi nahi dizuegu.

Alfonso Gurpegui, gune publiko eta ekologiako zinegotziak lideraturiko Kontseilu honen eraketarako bilkuran jasotako informazioa medio, Donostiako txirrindularien elkarteak KALAPIE, antolaturiko bileran parte hartzea animatu nahi zaituztegu, gure helburua, gure seme alabek EA21aren baitan lantzen ari diren "Hiri Jasangarria" bultzatzea baita.

  • Gertu dugu, 2015eko Abenduan Parisen burutuko den Klima-aldaketarien gailurra.
  • Azaroaren 29an mundu mailako klima-aldaketa jardunaldia ospatuko da.
  • Azaroaren 27an Valentzia-tik Paris-era dihoan “Klima-aldaketa saihesteko konponbideak” izeneko bizikleta martxa iritsiko da Donostiara. Europan zehar mota honetako lau martxa antolatu dira eta hau da horietako bat. Beraz, Azaroaren 27, 28 eta 29an ainbat ekitaldi izango dira Donostian.

Kalapie elkartekoek hainbat jarduera konkretatu , sustatu eta aurrera eramateko asmoz, jarraian zehaztutako bilerara joateko gonbitea luzatzen digute:

  • Eguna: Azaroaren 10 Ordua: 19:30
  • Lekua: Kalapie-ren egoitza, Iparragirre 8 kalea, behea. 20001 Donostia
  • Telefonoa: 943 451 511 / 629 271 481

Mesedez, baieztatu zuen asistentzia.

Axular Lizeoko ingurumen batzordea