“Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina

“Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta ekutik eskura kanpaina. Martxoaren 29ra arte, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskatzeko aukera izango duzu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Guztiak kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua .

Eskaerak
Kanpaina urtean behin egiten da eta, beraz, ideia eskaera handiak egitea da: urtean behin, urte guztirako. Horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta gainontzeko produktuak 12 unitateko sortetan.

Banaketa
Banaketa apirilaren azken astean eta maiatzaren lehen hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzu. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. 200 bat herritan daude banaketa-guneak.

Ordainketa
Ordainketa txartel bidez eginez gero, 100 eurotik gorako ordainketak bi zatitan egiteko aukera izango duzu (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean). Hala egiten ez baduzu, dena batera ordainduko duzu, eskudirutan, produktuak jasotzean.

Guzti hau auzolanean antolatzen da. Hain zuzen, herriz herri informazioa zabaltzen, eskaerak bideratzen eta produktuak biltegiratu eta banatzen ari direnen lan boluntarioari esker, norbere herrian jaso daitezke produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan. Hau da, olio-errota edo kontserba-etxera joanda ordainduko zenukeen prezio berean.

Egizu eskaera hemen eta ikastolara ekarriko dizute.