Zorroagako Elizan oraintsu gertatutako narriadurak direla-eta, Nagusientzako Gabonetako Jaialdia bertan behera utzi behar dugu. 2007. urteaz geroztik Gero Axular Dantza Taldeak eta Axularreko belaunaldien arteko boluntariotza-programako ikasleek Zorroaga Fundazioaren laguntzaz antolatzen duten ekitaldia pandemiagatik bakarrik eten zen. Hortaz, tradizioa mantendu eta datorren urtean berreskuratu ahal izatea espero dugu.
Hala eta guztiz ere, Gero Axular Dantza Taldeak dantzari eta beren familientzako emanaldia antolatuko du. Lekua zehazten denean jakinaraziko dizuegu.
Ulertuko duzuelakoan, barkatu eragozpenak.
Antolaketa Batzordea