Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Marrazkia batzarra

Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du.

Batzarra 2017ko martxoaren 7an egingo da, arratsaldeko 7:00retan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30tan bigarren deialdian, erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan.

Hona hemen GAI‑ZERRENDA:

  1. Azken Asanbladako aktaren irakurketa eta onarpena horrela badagokio.
  2. 2016eko Oroitidazkia, Balantze-Egoera eta Galera-Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa hala badagokio.
  3. Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluko zati baten berriztapena.
  4. Presidente eta Idazkaria ahalmendu Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
  5. Galdera-erantzunak.

Donostian, 2017ko otsailaren 22an.

Axular Lizeoa, Kooperatiba Elkartearen Artezkaritza Kontseiluko Presidentea. Mikel Eguren Etxabeguren Jauna

Oharra: Onesteko aurkezten diren dokumentuak aztertzeko eskubidea dute bazkideek Kooperatibaren egoitzan.

Ordezkaritza emateko dokumentu hau inprimatu, bete, sinatu eta zure ordezkariak batzordera eraman dezala, mesedez