Oporrak!

Oporretan!

Udako oporrak direla-eta, ohar batzuk eman nahi ditugu:

  • Irakasleak ekainaren 27ra arte goizez ikastolan lanean izango dira.
  • Idazkaritza uztailaren 20ra arte irekita izango da goizeko 9etatik 13ak arte. Familioi jakinarazi zitzaizuenez, idazkaritza ekainaren 28tik uztailaren 16ra arte kirol-bulegora mugituko da lanengatik eta horretara joateko aterpean behin behineko sarbidea egokituko dugu.
  • Uztailaren erdialdean ikasturte berriko zehaztapenak (liburuak, egutegia, tutoreak, garraioa, eskolaz kanpokoak...) bilduko dituen zirkularra ikastolako webgunean argitaratuko dugu. Uztailean zehar ere webgunearen atal guztiak eguneratzen joango gara.

Datorren ikasturtea oso berezia izango da Axularreko hezkuntza-komunitatea osatzen dugunontzat, ikastolaren 50. urteurrena ospatu eta instalazio berrituak izango baititugu.

Ordura arte oporrak oso ondo pasatzea opa dizuegu!

Zuzendaritza