Ricard Soléren hitzaldia

Irudian hitzaldiaren kartela

Ikastolako ingurumen batzordeak hitzaldi honen berri eman digu:

Errealitatea sareek osatzen dute: neuronek, garraioak, energiak, informazioak, merkatuek, ekosistemek... Gure mundua ezin dugu ulertu sare kontzeptura jo gabe. Ricard Solé Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea eta sare komplexuetan aditua, gai hauetaz arituko da hizketan Gustavo A. Schwartz, Materialen Fisika Zentroko (CFM) eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikerlariarekin.

Elkarrizketa, Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeak sustatutako ZIENTZIAREN BIDE BERRIAK programaren baitan antolatzen da.

Gazteleraz. Sarrera librea, jarleku guztiak bete arte.