Tximeleta Topaketa 2016

Katelaren irudia

Urtero bezala aurten ere Tximeleta Topaketa ospatuko dugu Usurbilgo kiroldegian apirilaren 23an, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara jo eta ke ibiliko gara bazkaltzeko atsedena eginez.

Ekitaldia hiru txandatan antolatuta dago lehenengoa 09:40tan hasiko da eta 11:15tan bukatuko da, bigarrena 12:10tatik 13:50tara eta hirugarrena eta azkenekoa 16:25tan hasiko da eta 17:50tan amaiera emango diogu ekitaldiari. Emanaldian, Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga eta inguruko 20 ikastola eta ikastetxe desberdinetako 300 neska-mutil inguru parte hartuko dute.

Egun osoan zehar gimnastika erritmikoa ikusteko aukera edukiko duzue dohainik. Txikienek pilota eta uztaiekin egingo dute emanaldia eta handienak berriz, uztai-mazoekin eta xingola-pilotarekin lehiatuko dira. Eta bakarka zein taldeko modalitateak izango ditugu. Parte hartzaileak benjamin, alebin eta infantilak dira.

Tximeleta taldetik familia eta lagun guztiei aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu beti erakusten duzuen jarrera eta laguntza positiboagatik.

Animatu eta etorri guretzat hain polita eta berezia den egunaz gozatzera!

Tximeleta Taldea