Txirrindulari martxa

Irudian ekitaldiko kartela

Abendu hasieran Parisen negutegi efektodun gasen isurketak murrizteko mundu mailako ituna osatzea helburu izango duen klimaren aldeko goi bilera ospatuko da. Goi bileran egoteko helburuarekin, Europako leku ezberdinetatik lau bizikleta lerro aterako dira. Hegoaldekoa Valentzia-Madriletik dator eta Donostiara 27an arratsaldeko 5tan iritsiko da printzipioz, 1.800Km egin ondoren Paris izanik helburu.

Kalapie, Greenpeace, Otarra eta Ekologistak Martxan elkarteok, “Haurrak Lurrari bizia ematen” taldearekin batera, gizartea aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan diarduteko, ekintzetan bizikleta erabilita parte hartzera animatzen dugu. “Haurrak Lurrari bizia ematen” taldea Donostiako EA21ko ikasle batzuek osatzen dute, Klima Aldaketaren gaiarekin kezkatuta, idatzi bat prestatu dute Udalari helaraziko diotena . Hiriko haur eta gazteak animatu nahi dituzte Alderdi Ederren jarriko den postuan bihotz berdeak eskuratu eta soinean ipintzera.

Lotura honetan larunbaterako antolatu diren ekitaldien berri duzue: http://www.kalapie.org/nodo.php?lang=2&ID=1026

Anima zaitezte!

Axularreko Ingurumen Batzordea