Uraren kudeaketaz mahai-ingurua

Argazkian bi oinen urezko hatza

Eskola Agenda 21eko batzordeak jarduera honen berri eman digu: HidroLogikak, Ibaitik badiara egitasmoaren testuinguruan kokatuta, uraren kudeaketa publikoaren erronkei eta zailtasunei buruzko mahai-ingurua egingo du maiatzaren 4an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Aquariumen, lau adituren eskutik.

Mahai-inguru honetan gure ibai-arroetako uraren kudeaketaren inguruan erantzunakematen saiatuko dira: Eredu egokia al da? Demokratikoa al da? Gizarte errealitateari erantzuten al dio? Zer tresna erabiltzen ditu herritarren parte-hartzea sustatzeko? Zer motatako gatazkak ematen dira kudeaketa eredu horren inguruan? Jasangarria al da ekologikoki nahiz ekonomikoki?

Mahai-inguruan parte hartuko dute ondorengo hizlariek:

  • Enrique Noain (Añarbeko Uren Mankomunitatea)
  • Leire Zubitur (Txingudiko Uren Mankomunitatea)
  • Iñaki Urrizalki (NILSA)
  • Iñaki Antigüedad (EHU)