Axular ikastetxe berriztatzaileen ranking berri batean

Educación 3.0

Educación 3.0 aldizkariak artikulu bat eskaini die bere ustez Espainiako 25 eskola berriztatzaileenei, horien artean Axular Lizeoa delarik. Hemen irakur dezakezu.

Duela gutxi gure ikastola kontuan hartu dituzten beste bi rankingak aipatu genituen: urtero El Mundo egunkariak eskola onenez egiten duena, eta El Español egunkariak eskola berriztatzaileenei dedikatzen diena. Esteka honetan ikus ditzakezu.

Zalantzarik gabe oso albiste ona da ikastolako hezkuntza-komunitatea osatzen dugun guztiontzat.