Axular Lizeoa berriro “El Mundo” egunkariaren 100 ikastetxe onenen artean

Axular Lizeoa berriro “El Mundo” egunkariaren 100 ikastetxe onenen artean

Aurten berriro ere Axular Lizeoa El Mundo egunkariak prestatzen duen Estatuko 100 ikastetxe pribatu eta kontzertatuen rankinaren 24. edizioan onenen artean dago.

Ikasturte honetako zerrendan gure ikastola lehenengo 50 ikastetxe pribatu eta itunduen artean agertzen da. Gipuzkoako lehenengo postuan gaude eta Euskadiko bosgarren postuan.

Zerrenda hau egiteko 27 irizpide hartzen dira kontuan, 3 taldetan banatuta, irakaskuntza-eredua, hezkuntza-eskaintza eta baliabide materialak kontuan hartuta.

Gure hezkuntza-komunitate osoarentzat albiste oso ona da. Zorionak guztioi!