Liburu Gaztea: Booktrailerrak eta irakasle saritua

Liburu Gaztea: Booktrailerrak eta irakasle saritua

Pasa den ostiralean, maiatzak 19, Galtzagorri Elkarteak antolatutako 2022-2023 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketaren Gipuzkoako sari-banaketa ekitaldia ospatu zen. Bertan izan ziren aurtengo talde finalista eta irabazleak.

Ekitaldiaren barruan gure ikastolako irakaslea den Esteban Mitxelena saritua izan zen. Aipamen berezia egin zitzaion urte luzez egitasmoan parte hartzen dabilen, inplikazioa erakusten duen eta irakurketarekin loturiko praktika honetan lan bikaina egiten ari den gure lankideari.

Zorionak, Esteban, eta eskerrik asko egindako lanagatik.