Hobekuntzak webgunean

Webgune berrituaren irudia

Seguru asko konturatuko zinetenez, azken asteotan webgunean hobekuntzak egin ditugu. Itxura grafikoa eta cookien jakinarazpena berritzeaz gain, erabiltzailearen esperientzia doitu dugu menu berriak sortzen, beste batzuk lekuz aldatzen eta proiektuak etiketen bidez sailkatzen.

Horrela, adibidez, jangelako menuetara edo garraioaren ordutegietara bi kliketan irits daiteke, blogak zuzenean goiko menutik ikus daitezke edo ikastola hobeto ezagut daiteke bisita birtual gidatu berriaz baliatuz, lehen orritik zein eremu pribatutik.

Aldaketak aztertu eta kuxkuxeatzera gonbidatzen zaituztegu eta zuen gustukoa izatea espero dugu.

Axular Lizeoko Komunikazio Saila