Banandutako gurasoen seme-alabak

Argazkiak - Banandutako gurasoen seme-alabak

Gaur egun banatzen diren bikoteen kopurua gero eta handiagoa izatearen ondorioz, ume asko egoera honetan bizi dira. Jadanik ez da salbuespena, ohikoa baizik. Gurasoentzat haustura shock emozionala izateaz gain, horiek haurren erreakzioaren beldur izaten dira. Banandutako gurasoen seme-alabak pairatuko dituen ondorioek harreman gehiago dute aurrez egon diren familia liskarrekin eta banaketak sortzen dituenekin banaketa berarekin baino.

Atal batzuk aztertuko ditugu:

Umeak izan ditzakeen erreakzio batzuk

Antsietate edo angustia, gatazkan zehar eta banaketaren ondoren. Beldur izaten dira. - Negar egiten dute sarritan eta horrek lasaitu egiten ditu. Une horietan beraiekin egon behar dugu sentitzen duten min hori kanpora dezaten.

Behin eta berriro gurasoak elkarrekin egotearen nahia azaltzen dute. Hori ezinezkoa dela ulertzen ez duten bitartean triste egoten dira. Azkenean, fantasia baino ez dela onartuko duten.

Batzuek beste gurasoa gogoratzen dute, bereziki beraiekin dagoenak errierta egiten dienean. Etxetik alde egitera irits daitezke. Beste gurasoa, beraiekin bizi ez dena alegia, idealiza dezakete.

Baliteke lo- edo elikadura-nahasteak agertzea.

Haurraren adin eta heldutasunaren eragina

Umea zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta mekanismo gutxiago izango du gertatzen dena elaboratzeko. Ondorioz, manifestazio somatikoak izan ditzake: sabeleko oinazeak, gorakoa, buruko mina...

Umea zertxobait handiagoa denean bera banaketaren errudun senti daiteke. Depresioak edo etapa agresiboak azal daitezke: eskola errendimendu eskasa, aurreko adinetara itzultzea...

Haur oraindik handiagoengan, hiperheldutasun ager daiteke, neurri batean positiboa dena, baina arriskutsua ez dagoen gurasoaren ordezkoa izan nahi baitu.

Haurrari gogorarazteko mezu garrantzitsuak

  • Banatzeko erabakia gurasoena baino ez da. Guztiontza onena delakoan erabaki egin dute. Seme-alabek ez dute erabakian zerikusirik izan.
  • Gurasoak ez dira banatu umea gaizki portatu delako, beste batzuetan gaizki portatu da eta ez baita hori gertatu.
  • Umeari gogorarazi zenbat pertsona kezkatzen dira berekin (aitona-amonak, irakasleak...) eta zoriontsu izatea nahi dutela. Hori dela eta, abandonatua izatearen beldurra galdu beharko luke, bakarrik geratzearena alegia. Pertsona askoren maitasuna dauka.
  • Bi gurasoekin kontatuko du, aspektu guztietana, elkarrekin bizi ez badira ere
  • Kezkaturik edo gaizki sentitzen den guztietan gurasoekin hitz egin ahal izango du. Horrek hobeto sentitzen lagunduko dio.
  • Gurasoak banandu arren, umeak berdin-berdin maite dezake eta maitatua izan daiteke.
  • Gurasoek maitasuna modu askotan adierazten dute. Maitasun hori senti daiteke zurekin ahal duten guztietan egoten badira, behar duzunean laguntzen badizute, entzuten badizute...

Gurasoentzako mezu garrantzitsuak

  • Penarengatik ez seme-alaba gehiegi babestu. Bere adineko ume normal moduan tratatu behar da. Bestela, ez diogu hazten lagunduko, eta dagokiona baino modu infantilagoan konportatuko da.
  • Guztiok bertuteak eta akatsak dauzkagu, gurasoak barne. Haurrarekin beste gurasoaz argudio errealez hitz egin, fikzioan erori gabe.
  • Elkarrekin gauden egunetan hobe da ez ekintza gehigirik planifikatzea. Bestela, komunikatzeko denbora gutxi egongo da.
  • Banandutako gurasoen alde gatazkatsuenak seme-alabak, dirua eta harreman berriak izaten dira. Objektiboa izaten saiatu eta ez haurra zure alde jartzen. Arazoak seme-alabak inplikatu gabe konpontzen saiatu behar da.
  • Haurrentzat hobeagoa da familia berriz osatzea, gurasoetako bat benetakoa ez bada ere. Horrek kaltetutako harremanak hobetzen lagunduko du, baina denbora beharko da egoera berria guztiek onar dezaten.

Iturria: Psicólogoinfantil.com