Teknologiaren eragina nerabezaroan

Teknologiaren eragina nerabezaroan

2020. urtearen hasieran, eta ia pandemiaren hasierarekin batera, UNICEFek nerabezaroan teknologiak duen eraginari buruzko ikerketa batean parte hartzera gonbidatu gintuen.

Orain gai interesgarri asko aztertzen dituen txostena helarazi digu, hala nola, Euskadiko hiru nerabeetatik batek Internet eta sare sozialen en erabilera problematikoa egiten duela edo bostetik batek bideojokoekin menpekotasun motaren bat eduki lezakeela. Honi buruz Estatuan nahiz Europan egin den ikerketa handiena da. 50.000 ikasle baino gehiagoren iritziak biltzen ditu. Horietako 5.600 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 23 ikastetxeetakoak dira.

Txostenaz gain, UNICEFek gida bat eskaini digu. Bertan, gurasoek seme-alabak bizitza digitalean laguntzeko aholkuak daude. Bi dokumentuak irakurtzeko aholkatzen dizuegu, hausnartzen, arazoak aurreikusten eta komunikazioaren teknologiak modu seguru eta arrazionalean erabiltzen lagunduko dizuetelakoan.

Teknologiaren eragina nerabezaroan. Harremanak, arriskuak eta aukerak.

Nola lagundu seme-alabei beren bizitza digitalean