Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

AxularKide

Axular Lizeoko ikasle edota langile ohien topagunea dugu hau. Beraien begirada, iritzi eta ekarpenak oso interesgarriak izaten dira beti ikastolako gaur egungo erabiltzaileentzat.

Topaketak antolatu edota une zehatzetan beraien laguntza jasotzen dugu. Axular Lizeoko Gazte Lege Biltzarrean adibidez, bidelagun izaten ditugu gai zehatzen kudeaketan edota beharra izan dugun momentuetan Etxeko Lankide bezalako ekimenetan ezinbestekoak izan dira.

Bideo honetan AxularKide topaketa bat ikus daiteke.