Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Haurralde

Aitordetzaren Hezkuntza Programa: Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek Haurralde Fundazioarekin aitordetza-programa honetan parte hartzen dute. Lehenbiziko ideia ikasle talde batek izan zuen 1997an. Gaur egun proiektu guztiz sendoa dugu.

Taldeek Mozambique edo Indiako haur bana aitordetzen dute. Haur horren berri eta argazkia eskuratzeaz gain, berarekin postaz komunika daitezke. Bizi den herriaren geografia, ekonomia etab. ezagutzen dituzte eta Haurraldeko langileek ere hitzaldiak eskaintzen dizkigute bertan izan dituzten esperientziak ikasle zein gurasoei azaltzeko (batzuen laburpena "Axularreko Guraso Eskolako" menu honetan irakur ditzakezu).


DBH eta Batxilerreko ikasleek urtero 2000€ inguru biltzen dituzte 12 haur aitordetzeko. Proiektuari buruzko webgune txiki bat sortu dugu. Haurraldeko boluntarioek ezkerreko menuetan aurkituko dituzuen irudiak ekarri dizkigute. Menuotan ere India eta Mozambiqueri buruzko informazioa eta ikasle batek egindako idazlana dauzkazu.


Haurralde proiektuaren webgunea Zeuk ere ume bat aitordetu nahi baduzu, Haurralde Fundazioaren webgunean egin dezakezu