Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Judo

Judoari buruz ari garenean ez gara soilik arlo fisikoak garrantzia duen kirolari buruz ari, baizik eta arlo mentalak ere oinarrizko garrantzia duen kirolari buruz ari gara. Ildo horretan, esan dezakegu judoa egiteak hiru atal dituela heziketan. Lehena judoa defentsa modura hartzea da. Horren arabera, Randoriaren bidez aurkaria menperatzeko teknikak ezagutzea lortzen da. Bigarrena judoa hezkuntza fisiko modura hartzen da. Zentzu horretan judo entrenamenduak gorputz bizi eta erresistentea lortzen lagunduko digu, energia eta erreflexuz beterikoa. Azkenik judoa heziketa metal modura uler daiteke, Gokyo tekniken bidez aurkariaren indarraz baliatzen ikasten baita. Horrela, teknika hauek praktikatzerakoan eta hobetzerakoan bizitza arruntean sarritan gaindiezinak uste ditugun zailtasunak gainditzen laguntzen digu.

Ordutegi eta taldeei buruzko informazio gehiago

Arduraduna: Mikel Eraunzetamurgil – 660779160

OHAR GARRANTZITSUA: Pandemia-egoerak dirauen bitartean, ez dugu eskolaz kanpoko ekintza hau eskainiko, borroka-kirola izanda, segurtasun-tartea zaintzea ezinezkoa baita. Barkatu eragozpenak.