Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Kosmodisea

Kosmodisea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimena da.

Helburua unibertsitatetik kanpo dauden beste hezkuntza mailetan kultura ekintzailea eta digitala sustatzea da eta horretarako, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek bidea erraztuko dute. Ekimen honek bi alderdi ditu oinarrian:

Kosmodiseak pertsona ekintzailea izateko balio (sormena, auto-konfiantza, ekimena, malgutasuna, talde-lana, tolerantzia, analisirako gaitasuna, ahalegina, kritikarako gaitasuna, nahimen-kemena, hausnarketa, lidergoa, jarraikitasuna , hutsegitearekiko tolerantzia, gatazkei aurre egiteko gaitasuna, gizartearekiko erantzukizuna) eta trebetasunak (gizalegezkoa, hizkuntzazkoa, digitala, zientifikoa, teknologikoa) bultzatzen ditu, betiere talde-lanaz baliaturik (besteei entzun, zintzotasunez hitz egin, erabakiak adostu, elkarri errespetatu, aniztasuna barneratu).

Taldeek tresna desberdinak erabiliko dituzte: wikia; bloga; bideoa, argazki eta ahotsa editatzeko programak, simulatzailea, webquest bidezko metodologia eta beste tresna batzuk.

Proiektuan parte hartzen ari direneko azken hiru urteotan gure ikasleek 6 lehen sari, 2 hirugarren sari eta ohorezko aipamen berezi 1 lortu dituzte hainbat modalitate eta adin-kategoriatan.

Informazio gehiagorako: www.kosmodisea.net