Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Travelling with virtual school

Ikastolaren xedeari eta helburu estrategikoei erantzunez, “Travelling with virtual school” ekimena aurkezten dugu. Proiektu honetan inguru hurbileko ikastola, ikastetxe eta atzerriko zentroekin trukaketa birtualak egiteko aukera izaten dugu.

Ekimen honen helburu nagusiak hauek dira:
    
    1 Beste errealitate kultural eta linguistikoak ezagutu adin berbera duten beste ikasleekin harremanak garatuz.
    2 Gure Aietetar-Donostiar-Gipuzkoar-Euskaldun errealitate kulturala eta herrikoia kanporatzea.
    3 Gure ikasleen gaitasun eta konpetentzia komunikatiboak garatzea.
    4 Gure ikasleen jakin-nahia asetuko duten jarduera telematiko-digitalak garatzea.
    5 Aurreko helburuak lortzeko komunikazio tresna digitalen ezagutza.