Urtxintxa Haur Hezkuntzarako material integrala sortzen duen ikastolen proiektu bat da.
Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du bai haurraren garapen osoan, baita euskalduntze-prozesuan ere. Etapa horretan garatzen hasten dira, hain zuzen, adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratzeko eta harremanetarako hastapenak… Beraz, hezkuntza-arloan betekizun nagusia du.
Proiektu honekin lortu nahi dena zera da: hezkuntza-proiektua hobetzea kurrikulum diseinuaren ulermen-maila erraztuz eta koherentzia bertikala ziurtatuz, zehar-lerroekiko konpromisoa indartzea, aniztasunari erantzuna emateko bide berriak jorratzea, eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea eta irakurketa idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea.
Proiektu honi buruzko informazioa nahi izanez gero hemen klikatu: http://www.urtxintxa.net/