2021-22 ikasturte berriko antolaketa

2021-22 ikasturte berriko antolaketa

Ikasturte berriko eskolaz kanpoko ekintzak aurkezten dizkizuegu, baita kirolaz, jangelaz, garraioz eta harrera-gelaz informazioa ere.

Ekintza eta zerbitzu horietan izena emateko epea ekainaren 23an amaituko da.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.

Aurreko urteotan bezala, zuen seme-alaben adinari dagokion eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza aztertutakoan, izena Inika APPren bidez eman beharko duzue. Dokumentu honetan horretarako urratsak deskribatzen dira.

Izena emateko unean, kontuan izan ezazue zuen seme-alabak 2021-22 ikasturtean izango duen maila akademikoa aukeratu eta maila horri dagokion eskolaz kanpoko ekintza hautatu behar duzuela.

Antolaketa dela-eta, Axular Lab, Lacunza eta Leizaur ekintzetan izena beste era batera emango da:

Izena emateko epea ekainaren 23an amaituko da. Ekainaren 30ean izen-ematearen emaitzez informatuko zaituztegu eta, hortik aurrera, matrikula berriak beteta ez dauden ekintzetan bakarrik onartuko dira.

OHARRA: Ekintzak hasitakoan matrikula berriak nahiz bajak hiruhilekoen amaieran baino ez dira onartuko. Zalantzak helbide honetara zuzen daitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA

Dokumentu honetan 2021-22 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.

Eskola kirolean (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arte) ikasleen partaidetza %97 ingurukoa izaten denez, ikasle guztiak matrikulatutzat emango ditugu. Zuen seme-alabak parte hartzea nahi ez baduzue, zuzendu mezu bat kirol-koordinatzailea den Jon Kepa Egureni, mesedez  (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

JANGELA

2020-21ean izan ditugun protokolo berberekin emango diogu hasiera ikasturte berriari. Horrela, ikasleek beti txanda berean eta leku finkoan bazkalduko dute. Horregatik, oraingoz behintzat, zerbitzua egun soltetan erabiltzeko aukera ezingo dugu eskaini.

Prozesua errazte aldera, 2020-21 ikasturtean jangela erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja eta maiztasunean aldaketak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat ekainaren 23a baino lehenago E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez.

OHARRA: 2021-22 ikasturtean ez da office zerbitzurik izango. Egoerak ahalbidetuko badu, DBH eta Batxilergoko ikasleek etxetik ekarritako janaria ikastolako espaziotan kontsumitzeko aukera ematen saiatuko gara. Hala ere, datozen asteotan gai horretaz hartuko diren erabakiez informatuko zaituztegu.

GARRAIOA

Jangela-zerbitzuarekin gertatzen den bezala, orain arteko osasun-neurriekin hasiera emango diogu ikasturte berriari eta 2020-21 ikasturtean garraioa erabiltzen zuten ikasleak matrikulatutzat emango ditugu.

Zerbitzuko matrikula berri, baja edo aldaketak direla-eta, idatzi  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera ekainaren 23an. Hortik aurrera, kontuan izan ezazue ikasturte honetan izandako aldaketak mantenduko ez direnez, berriro eskatu beharko direla. Ohiko autobus eta geltokietako aldaketez ari gara.

HARRERA-GELA

Ikasturte berrian 8:00tik 9:00ak arteko harrera-gelako zerbitzua berriro martxan jarriko dugu. Zerbitzua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen eskura izango da. Hileko 20 euroko prezioa izango da. 2 urteko gelako ikasleentzat, aldiz, doakoa izango da.

Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera ekainaren 23a baino lehen, mesedez. Hortik aurrera ezingo dugu zerbitzua bermatu.

OHAR GARRANTZITSUA: Izena emateko epea amaitutakoan, zerbitzu guztiak antolatzeari ekingo diogu eta, uztailaren erdialdera, eskolaz kanpoko ekintzez, garraioaz, hezkuntza-etapez eta eskola-kirolaz webgunean dagoen informazioa eguneratuko dugu 2021-22 ikasturtearena islatuz.