Ikasturte-amaieraz eta datorren ikasturte berriaz informazioa

Ikasturte-amaieraz eta datorren ikasturte berriaz informazioa

Familia agurgarriok:

Zuengana zuzentzen gara 2020-2021 ikasturtearen itxieraz eta 2021-2022 ikasturte berriaren planifikazioaz informazioa eskaintzearren.

Hori dela-eta, zirkular hau diseinatu dugu zuen familien antolaketarako lagungarria izango zaizuelakoan.

Zikular honetako bideoak ikusteko eta dokumentazioa arretaz irakurtzeko eskatzen dizuegu, koordinazio orokorrerako eta ikastolaren funtzionamendu egokirako funtsezkoa baita.

Bideo honetan 2020-2021 ikasturteaz informazioa aurkituko duzue.

Ikasturte korapilatsua izan da, baina Axular Lizeoa osatzen dugun guztion ahaleginei esker, gure ikasleen arteko COVIDaren intzidentzia gizarte orokorrarenaren antzekoa izan da. Dokumentu hauetan maiatzaren 31era arte jasotako datuak erakusten dizkizuegu:

Ikasturte honetan, etengabeko hobekuntzako gure politika dela-eta, familiei, langileei eta ikasleei inkestak pasa dizkizuegu. Aurre egin behar izan diegun zailtasunez eta egoerak sortutako doi-doi ez izateaz kontziente gara. Horregatik hain zuzen ebaluazio horiek egin nahi izan ditugu ahal den neurrian hobetzen lagunduko digutelakoan. Familien inkesten emaitzez bideo hau ikus dezakezue. Datuak dokumentu honetan sakonago azter ditzakezue.

Ikasturtea amaitzear dagoenean, aukerez betetako hurrengoa ilusioz prestatzeko unea iritsi da. Aukera eta helburuei guztiok ederki merezi dugun oporraldiaren ondoren erantzuna emango diegu.

Hauek dira indarrean dagoen eta aurten amaituko den gure plan estrategikotik hartutako helburuak.

2021-2022 ikasturteko helburuei buruzko bideoa

Helburuen zerrenda

Ordutegiak eta eskola-egutegia ikuspegi pedagogikotik ezinbesteko tresnak dira etapa guztietan, baita ikastolaren nahiz familien antolaketarako ere.

Ikasturte berriko egutegi eta ordutegiez bideoa

2021-2022ko eskola-egutegia eta ordutegiak

Azkenik, bideoetan aurreratzen den bezala, datozen egunotan mezu bat helaraziko dizuegu zuen seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzetan, kirolean, jangelan, zaintza-gelan, eta abarrean izena eman dezazuen. Datozenak “dastatzen” has zaitezten, infografia honetan eskolaz kanpoko ekintza guztien ezaugarri orokorrak ikus ditzakezue.

Matrikula egiteko epeak betetzeko eskatzen dizuegu, zerbitzu guztien koordinazio eta antolaketa errazte aldera.

Besterik ez. Ikasturte ondo amaitzeko eta oporraz disfrutatzeko opa dizuegu.

Zuzendaritza Taldea