Aitona-amonentzako gabonetako jaialdia

Aitona-amonentzako gabonetako jaialdia

Gero Axular Dantza Taldeak eta Batxilergoko lehen mailako ikasle boluntarioek antolatzen duten aitona-amonentzako Gabonetako Jaialdia abenduaren 17an, igandea, 10:00etan izango da. Aurtengo jaialdia aurreratu behar izan dugu Zorroagako elizan zaharberritze-lanak egingo baitituzte.

Matia Fundazioko eta Zorroagako egoiliarrez gain, ikastolako familien aitona-amonak ere gonbidatuta daude. Lekua mugatua denez, erreserba derrigorrezkoa da. Esteka honetan egin dezakezue. 

Anima zaitezte, gure nagusiek merezi dute-eta!

Gure boluntariotza-programaz gehiago jakiteko, egizu klik hemen.

Esteka honetanGero Axular Dantza Taldeko webgunea ikus dezakezu.