Aurtengo boluntariotza-programa hasi egin da

Aurtengo boluntariotza-programa hasi egin da

Batxiler 1eko ikasle boluntarioak Matia Fundazioan izan dira aurtengo boluntariotza-programari hasiera emateko.

Matia Fundazioaren lana ezagutu dute. Iza, Rezola, Lugaritz eta Bermingham zentroak bisitatu dituzte. Egoiliarrekin solasean aritu eta beteko duten boluntariotza-lana zein izango den jakin dute.

Aurten 23 gaztek parte hartuko dute belaunaldien arteko boluntariotza-programan.

Proiektuaz gehiago jakiteko sakatu hemen