Aitzindariak erakusketa

kartela

Azaroaren 8tik 19ra Aitzindariak-Pioneras proiektuaren erakusketa egongo da Igartza Jauregian (Beasain). Proiektua Goiekik bultzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzarekin Etorkizuna Eraikiz programaren barnean eta PROSPEKTIKER-en aholkularitza teknikoarekin.

Proiektu pilotu honen helburua emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egitea da, Goierriko eskualdeko (Ordizia eta Beasain) lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek egindako bideo laburren bitartez. Erronka STEM diziplina ikasle gazteen artean aukeratzea da, parte-hartze dinamiken bidez, prestakuntza horiei dagozkien genero-gabeziak eta Goierri bezalako industri eskualdean duten enplegagarritasun aukerak kontuan hartuta.

Erakusketan bideoak eta ikasleek bildutako informazioarekin egindako argibide-panelak eta baita aitzindari hauen biografiarekiko txosten-biltzaileak ere ikusi ahal izango dira.

Jarduera hau Emakundek antolatzen duen 2017ko XIV. Berdintasunerako Gunearen parte da.