Zientziarekin solasean! topaketan

Argazkian lau ikasleak Eureka museoan

Batxiler 2ko ikasleak diren Manu Miangolarra, Jon Mínguez, Oier Arluciaga eta Ekain Nogueirak, Pili Merino ikaslearekin, Eureka! zientzia museoan ospatu den Zientziarekin solasean! topaketan parte hartu dute.

Aurten, nazioartean izen handiko hiru ikertzaile izan dira topaketan, bi fisikari eta biologo bat: Alber Fert (Fisikako Nobel Saria 2007), Pilar Hernández (CERNeko ikerlaria) eta Angela Nieto (Jaime I. Erregearen Saria Oinarrizko Ikerkuntzarako 2009 eta Generalitat Valencianaren Meritu Zientifikoko Saria 2015).

Gure ikasleentzat oso esperientzia positiboa izan da bokazio zientifikoak bigarren hezkuntzako ikasleen artean bultzatu nahi duen jardunaldi honetan parte hartzea.

Informazio gehiago webgune honetan