Gure ikastolan pertsonak ditugu ardatz. Ikasleen garapena helburu izanda, beraien ibilbidean parte hartzen duten pertsona guztiak dira garrantzitsuak. Axular Lizeoko profesional ezin hobeak ditugu eta beraien parte hartzea gure hezkuntza-proiektua handia egiten dute.
Gaurko egunean LHko irakaslea den Juan Martin Goitiari eta jangelako langilea den Mari Jose Lizeagari agur esan behar diegu, erretiroa hartzen baitute.
Axular Lizeoa osatzen dugunok ikastolari urte guzti hauetan emandakoa eskertzea besterik ez zaigu geratzen.
Etapa berri honetaz gozatzea espero dugu!