Aurreko astean, Axular Lizeoa munduko 10 ikastetxe onenen artean dagoela jakin genuen gure ikastolan ospatu genuen emanaldian.
Erresuma Batuko T4 Education nazioarteko fundazio ospetsuak hainbat hilabetez ebaluatu ondoren, gure hezkuntza- eta ingurumen-proiektuarengatik aintzatetsia izan da, WORLD´S BEST SCHOOL PRIZES sarietan.
Orain fase berri batean gaude. Alde batetik, nazioarteko erakundeak ebaluazio-prozesuarekin jarraitzen du, eta zentrorik onena diru-kopuru batekin sarituko du. Bestalde, jendearen bozka eskatzeko epea zabalik dago.
Esteka honetan zure bozka eman dezakezu.
Beste honetan Axular News-eko gure ikasleek joan de asteko ekitaldiari buruz egin duten bideoa ikus dezakezu.