Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

Ohiko batzar-deialdia

Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2019ko otsailaren 26an egingo da, arratsaldeko 7:00etan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30ean bigarren deialdian, erakundeak Donostia hiriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan. Hona hemen:

GAI‑ZERRENDA

  1. Azken Batzarraren aktaren irakurketa.
  2. 2018ko Oroitidazkia, Balantze Egoera eta Galera Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa hala badagokio.
  3. Kooperatibaren Artezkaritza Kontseilu zati baten berriztapena eta, horrela badagokio, onarpena.
  4. Presidente eta Idazkaria ahaldundu Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
  5. Galdera-erantzunak.

Donostian, 2019ko otsailaren 13an.

Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea

Mikel Eguren Etxabeguren Jauna

Oharra: Onesteko aurkezten diren dokumentuak aztertzeko eskubidea dute bazkideek Kooperatibaren egoitzan.

Ordezkaritza beste bazkide bati emateko dokumentua