Overclock-ek bigarren saria Euskadiko finalean

Overclock saria jasotzen

Overclock Axular Taldeak Euskadiko First Lego League txapelketan bigarren postu absolutua lortu du, Estatuko finalerako sailkatuz.

Ander Lasak entrenatutako eta Pilar Merino eta Josetxo Sánchez irakasleek zuzendutako talde honek bere hamar urteko ibilbidean hogei sari baino gehiago eskuratu ditu, Estatuko hainbat finaletara iritsi da eta nazioarteko lau txapelketetara sailkatu da (Turkia, Holanda, Italia eta Kanariar irletako Europako finala). Horiez gain, Teknoskopioan bi sari lortu dituzte eta FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-rako hiru aldiz aukeratu dute, behin lehen saria eskuratuzE.

Azpimarratzekoa da aurten lehen aldiz ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle talde bat FLL Junior erakusketara aurkeztu dela. Taldea Ane Albisu irakasleak zuzendu du, Agurtzane Olazagoitia eta Iñaki Garijo tutoreen laguntzaz. Umeek esperientzia zoragarria izan dute, zientziaren metodoa eta taldeko lanaren baloreak oso goiz landu daitezkeela erakutsiz. Kategoria honetan saririk ez dago, baina partaidetza bera sari polita izan da, umeek Euskadiko talde guztiekin harremana izan baitute.

Zorionak guztioi!