Telebista-adikzioa umeengan

Argazkiak - Telebista-adikzioa

Telebista ikustea denbora-pasa garrantzitsuenetako bat da, ume eta adoleszenteen bizitzan eragin handia duena. Hauetako askok, eskola bukatzen dutenean, denbora gehiago eman dute telebista ikusten geletan baino… Batzuetan, telebista seme-alabentzako "umezainik" onena bihurtzen da, tarte baterako hauek paretik kentzeko modua alegia. Umeek telebistaren aurrean ematen duten denbora guztia beste jarduera garrantzitsuei kentzen diete, esate baterako, irakurmena, jolasa, etxeko lanak, euren familia eta lagunekin dituzten harremanak.

Telebistarik? Bai, baina muga batzuekin.

Elegir la programación adecuada para cada edad.

Adin bakoitzerako programazio egokia aukeratzea. Kontutan izan behar dugu oraindik helduak ez direla eta kanpo eraginek betirako markatzen dituztela. Otordu laster eta edari alkoholdunen iragarkiek, ahalik eta ahalegin txikienarekin eta gorputz eder baten bidez denetarik lortzen duten neska-mutilez beterik, erasan egin diezaiekete, estereotipo horiek arruntak direla pentsatu arte.

Umeak kontzientziatzea, eragintzen utzi ez daitezen eta telebistak beharrezkotzat iragartzen duen guztia erosi nahi ez dezaten, hau da, kontsumismoan ez erortzea.

Bibliografia

DUPASQUIER, PHILIPPE. ¡Basta ya de televisión! Timun Mas, Barcelona, 1997. Liburu hontan Dixon familiak egun bat telebistarik gabe zer den jakingo du. Naiz eta hasieran gauzak okertu, haurrak beste entretenimendu bideak bilatzen dituztenean gauzak hobetzen dijoaz, eta azkenean etxean telebista zegoenean baino hobeto daude, denborari probetxu handiagoa ateraz.

ANDERSON JOAN Y WILKINS, ROBIN. ¡Que no te atrape la pantalla! Consejos para no abusar de la televisión y el ordenador. Alfaguara, Madril, 2000. Familiak telebista, bideojoko eta ordenagailu pertsonalaren aurrean dituzten ohiturak kontrolatzeko modu praktiko bat. Pantailak alde batera utzi egin behar dira bizitza aktiboa, bete bat eta komunikazio mailak hobetzearen onerako.

AGUADED, JOSÉ IGNACIO. Convivir con la televisión. Familia, educación y recepción televisiva. Paidós, Bartzelona, 1999. Liburu hontan telebistaren erabilera eta harreraren hezkuntza sustatzeko inguru ezberdinak aztertzen dira, batez ere eskola-erakundeak burutu behar dituen ekintzak (hezkuntza-programak) ikasgelatan telebistako integrazioari dagokionez.

Iturria: hiru.com